XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

beti, prozedura bakoitzean adierazitako berme eta baldintzak errespetaturik.

3. Euskarri informatikoan izapidetu eta amaitutako prozeduretan, eskumena duen organoa identifikatzen dela eta eskumena organo horrek baliatzen duela bermatuko da.

4. Eskumena duen organoak aldez aurretik eman behar du ontzat zein programa eta aplikazio elektroniko, informatiko eta telematiko erabiliko dituzten herri-administrazioek beren ahalez baliatzeko.

Horrez gain, jakitera eman behar ditu programen eta aplikazioen ezaugarriak.

5. Herri-administrazioek baliabide elektroniko, informatiko edo telematikoz emandako agiriek edota bitarteko horietan jasota dauden jatorrizkoen kopiatzat ematen dituztenek, euskarria edozein dela ere, jatorrizko agirien balio eta eraginkortasun bera izango dute; beti ere, bermatuta badago agiriak kautoak direla, osorik eta egoera onean daudela eta, interesdunak hartu behar baditu, hartu dituela, eta lege honetan nahiz gainerakoetan eskatutako bermeak eta baldintzak betetzen direla.